Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Telefono publikoak(1.500 biztanleko)
ARDATZA:Kohesio soziala / Bizi kalitatea
ALORRA:Erabilpen orokorreko ekipamenduak
DEFINIZIOA:
Udalerriko bide publikoan guztira dauden telefono-kabinak, 1.500 biztanleko.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
1.500 biztanleko
INFORMAZIO ITURRIAK:

Udal errolda, INE.

Udalerrietako ekipamendu eta azpiegituren gaineko inkesta, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun saila eta Eustat.

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2018
OHARRAK:

Adierazle hau kalkulatzeko soilik hartu dira kontuan bide publikoan dauden telefono publikoak, udala baita horiek jarri eta baimentzeko arduraduna. Beraz, ez dira kontuan hartu publikoak izan arren jarraian zehazten direnen antzeko azpiegitura eta ekipamenduetan dauden telefonoak: merkataritza zentroak, aireportuak, ospitaleak¿

Bestalde, 1.500 biztanleko ratioa aukeratu da araupetuta dagoelako udalek eskaini beharreko telefonia publikoaren zerbitzua. Zehazki, komunikazio elektronikoen zerbitzuak emateko baldintzei, zerbitzu unibertsalari eta erabiltzaileen babesari buruzko araudia 2005eko apirilaren 15ean onetsi zen eta bertan bermatu egiten da udalerriek ordaindutako telefono publikoetan behar besteko eskaintza egingo dutela. Izan ere, erabilera komunerako jabari publikoan dauden ordaindutako telefono publikoak hartzen ditu kontuan legeak. Araudi horren arabera, zerbitzu unibertsala emateko izendatzen den operadoreak nahitaez bermatu behar du izendatu zaion eremuan ordaindutako telefono publikoen behar besteko eskaintza dagoela eta telefono horiek Araudiko 3. idatz-zatian ezartzen diren gutxieneko baldintza teknikoak betetzen dituztela.

Araudiaren arabera betiere, behar besteko eskaintzak honako ezaugarriak bete behar ditu: 500 biztanle edo gehiagoko udalerri bakoitzean ordaindutako telefono publiko bat egon behar da gutxienez eta 1.500 biztanle bakoitzeko beste bat; 500 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, aldiz, ordaindutako telefono publiko bat egon behar da. Horretarako, ondokoak hartu dira oinarritzat: antzeko erraztasunetara heltzeko tarte handia dago, telefono finkoaren zerbitzua gutxi sartu da, telefono mugikorraren zerbitzuak irisgarritasun eskasa du eta biztanle-flotatzaileen tasa handia da.

Horrez gain, adierazle hau kalkulatzeko erabili diren datuak erreferentziako urteko abenduaren 31n udalerriko bide publikoan zeuden telefono-kabinei buruzkoak dira; salbuespen bakarra 2006. urtea da, urte horretako datuak irailaren 30ekoa

Euskadi, auzolana