Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Udalmap

Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Airearen kalitate ona edo onargarria duten egunak (%)
ARDATZA:Ingurumena ata Mugikortasuna
ALORRA:Ura eta airea
DEFINIZIOA:
EAEn hedaturiko airearen kalitatea zaintzeko eta kontrolatzeko sarearen arabera udalerriaren (zona) aireak urtean kalitate ona edo onargarria duten egunei dagokien ehunekoa.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
%
INFORMAZIO ITURRIAK:

EAEko Airearen Kalitatea Zaindu eta Kontrolatzeko Sarea. Ingurumenaren Plangintza, Ebaluazioa eta Kontrolerako Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde P., Nekazaritza eta Arrantza Saila

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2013
OHARRAK:

Ingurugiro atmosferikoa babesten duen 38/72 Legean jasotako definizioaren arabera airean ezohiko kopurutan agertzen den gai (solido, likido edo gas bezala) bat kutsadura da baldin eta agerpen horrek berez ingumenari kalte egiten badio.

Urriaren 18ko 1073/2002 Errege Dekretuaren helburua da ingurugiroaren airean dauden gai-metaketa batzuei dagokienez - sufre dioxido (SO2), nitrogeno dioxido (NO2), partikulak (PM10), berun (Pb), bentzeno eta karbono monoxido (CO)- mugako balioak eta alerta-atalaseak zehaztu eta ezartzeaz gain, lehenago aipaturiko gai horiei dagokienez arautzea airearen kalitatearen ebaluaketa, mantentzea eta hobekuntza eta, halaber, herritarrei eta Europako Batzordeari berri ematea oro har giza osasunari eta ingurumenari buruz arauturik dauden substantzien ondorio kaltegarriak saihestu, aurreikusi eta arintzeko helburuz.

EAEko airearen kalitateari buruzko indizea lortzearren ezarri da zaintzeko eta kontrolatzeko sare bat, denbora errealean eta zona desberdinetan barreiaturiko estazioetan parametro batzuk, hala nola, SO2, NOx, CO, PM10 eta O3 kutsatzaileak, neurtzen dituena. Airearen kalitatea neurtzeko helburuz zehazturiko zonak (11) honako hauek dira: Hegoaldeko Araba, Arabako Lautada, Arabako Errioxa, Kostaldea, Donostialdea, Oria Garaia, Urola Garaia, Deba Garaia, Nerbio Garaia, Enkarterriak eta Nerbio Behera.

Airearen kalitate-indizea sei tartetan banatzen da, eta horiek aireko kalitatearen egoera zehazten dute: ona, onargarria, ertaina, txarra, oso txarra eta arriskutsua. Egunero airearen kalitate-indize bat zehazten da airearen kalitatea neurtzeko helburuz EAE banaturik dagoen 11 zonetako bakoitzean. Beraz, EAEko airearen kalitate zona bakoitzerako urtean 365 indize lortzen dira eta horrela, zona bakoitzerako Indize Global gisa, ehuneko bat ezarri ahal da aire ona edo onargarria duten egunekiko.

Euskadi, auzolana