Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Faktura elektronikoa
 
  • Faktura elektronikoa
  • Ekonomi itunaren sarrera
  • Euskal Autonomua Erkidegoaren Aurrekontuak
  • Izena eman hirugarrenen alta emateko
  • Kontratatzailearen profila
  • Nire kudeaketak
  • Estatistika ofiziala

Maiz egiten diren galderak

Zein dira fakturazio elektronikoko Zerbitzua erabiltzeko baldintza teknikoak?

Espezifikazio teknikoak hurrengo dokumentuan kontsulta ditzakezu

Beharrezkoa al da ziurtagiri digitala izatea?

Bai. Fakturazio elektronikoko Zerbitzua erabili nahi bada (fakturak jaulkitzea eta/edo kontsultatzea), identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoa identifikatu behar da beti.

¿B@kq?

B@kq onartua dago.

Jaulki eta/edo kontsulta ditzaket hornitzaile baten fakturak (pertsona juridikoa izan behar du) pertsona fisikoen ziurtagiria erabiliz?

Bai. Horretarako, hornitzaileak alta emanda egon behar du fakturazio elektronikoko Zerbitzuan. Izapide hori egin ondoren, fakturazio elektronikorako plataforman, “Konfigurazioaren kudeaketa – Enpresak – Erabiltzaileak” atalean, alta eman ahal izango diezu zenbait erabiltzaileri, pertsona fisiko gisa dagokien ziurtagiriarekin fakturak jaulki eta/edo kontsultatu ahal izateko.

Erabil al daiteke zerbitzua aurrez alta eman gabe?

Ez. Plataforman sartzen den lehen aldian, beharrezkoa da alta ematea fakturazio elektronikoko Zerbitzuan.

Nola aukeratu faktura jaso behar duen erakundea?

Honako urrats hauek jarraitu behar dira: “Faktura kudeatzea – Faktura sartzea – Fakturari alta ematea – Bezeroaren datuak – Aukeratu”.

Zer da kudeaketa-organoa?

Faktura igortzen zaion administrazio-unitatea da.

Nola aukeratu kudeaketa-organoaren kodea?

Erakundea aukeratu ondoren, kudeaketa-organoen zerrenda agertuko da. Datuak kudeaketa-organoaren izenaren, sailaren eta abarren arabera bahetu ahal izango dira.

Kontularitza-bulegoaren kodea eta tramitazio-unitatearen kodea non aurki ditzakete?

Faktura elektronikoaren atarian, kudeaketa-organoen kontsultan , kudeaketa-organoaren kodeez gain, honako hauei dagozkien kodeak argitaratu dira:

• tramitazio-unitatea
• kontularitza-bulegoa

Fakturazio elektronikoaren zerbitzuaren bitartez jaulkitzen diren fakturak, kudeaketa-organoaren kodea bakarrik da beharrezkoa sartzea, aipatutako beste bi kodeak fakturazio elektronikoaren zerbitzuak automatikoki esleitzen baititu.

Beste sistema batzuetatik jaulkitako fakturak jasotzerakoan, beharrezkoa da kudeaketa-organoaren kodea, tramitazio-unitatea kodea eta kontularitza-bulegoa kodea adieraztea.

Erants dakizkioke dokumentuak faktura bati?

Plataformak aukera ematen du fakturei dokumentuak eransteko. Hau, faktura jaulki baino lehen egin behar da (hau da, faktura "Fakturen kudeaketa-fakturak sarrera" delakoan dagoenean). Horrela bermatzen da erantsitako dokumentu horiek erakunde hartzaileak fakturarekin batera jasotzea. Horretarako, fakturari alta eman ondoren "erantsi fitxategia" aukera agertzen da, "Fakturen kudeaketa -fakturak sarrera" delakoan alta eman ondoren fitxategia editatu eta erantsi daitezke. Informazio gehiago, Laguntza-gidaliburuan.

Adieraz al ditzaket faktura elektronikoetan haiei lotutako albaranak eta eskabideak?

Bai, facturae formatuak aukera ematen du faktura-lerro bakoitzari lotutako eskabide- eta/edo albaran-zenbakia adierazteko. "Faktura-xehetasuna" dagoen lekuaren azpian, eskuinaldean, "Lotutako dokumentuak" izeneko blokea dago. "Elementu berria" sakatuta, faktura-lerroari lotutako eskabide- eta/edo albaran-zenbakiak adieraz daitezke.

Zer jarri behar dut fakturako "Ordaintzeko era" eremuan?

Eusko Jaurlaritza eta hartako erakunde autonomoak: ez da beharrezkoa fakturan "Ordaintzeko era" eremua betetzea, ordainketa Eusko Jaurlaritzaren hirugarrenen erregistroan dauden banku-datuen arabera izapidetzen delako. Garrantzitsua da esatea faktura kobratzeko ezinbestekoa dela alta emanda egotea aipatu erregistro horretan.

Hezkuntza Saileko ikastetxe publikoak: ez da beharrezkoa fakturan "Ordaintzeko era" eremua betetzea, ordainketa ikastetxeari aurrez adierazitako banku-datuen arabera izapidetzen delako.

Zer esan nahi du fakturaren xehetasuneko "Saltzaile-kodea" eremuak?

Fakturaren jaulkitzaileak, produktu-katalogoa bere kodeketarekin badu, bere artikulu-kodea adieraz dezake faktura-lerroan. Bestela, edozein balio jar dezake.

Faktura bat ez didate onartu, baina ez dut ohartarazpenik jaso.

"Konfigurazioaren kudeaketa-Enpresa-Jakinarazpenak" aukeran, zenbait gorabeheratan (faktura erregistratua, onartua, onartu gabea eta abar) posta-helbide batera edo batzuetara igorri beharreko oharrak zehatz daitezke. Laguntza-gidaliburuan informazio gehiago kontsulta daiteke funtzionalitate horri buruz.

Zerbitzuan sartzean, "Konfigurazioaren kudeaketa" aukera baino ez zait agertzen; beraz, ezin dut fakturarik jaulki.

Erabiltzaileak fakturak kudeatzeko aukera baliatzeko baimenik ez duelako gertatzen da arazo hori. Erabiltzaile bat baimentzeko, "Konfigurazioaren kudeaketa- Enpresa-Erabiltzaileak" aukerara joan, erabiltzailea editatu eta "Fakturak kudeatzea" laukia markatu behar da. "Erabiltzaileen alta" atala kontsulta dezakezu laguntza-gidaliburuan informazio gehiago lortzeko.

Plataformarekiko konexio automatikoa egin nahi dut, baina konexio-programak gako batzuk eskatzen dizkit: nola eskatu behar ditut gako horiek?

Hornitzaile bakoitzak fakturazio-plataformara hemen sartuta lor ditzake gakoak: "Konfigurazioaren kudeaketa"- Kredentzialak- ERP bidezko sarrera.

Fakturak zenbait formatutan esportatzeko aukera ematen duen fakturazio-programa bat daukat: zer formatutan esporta dezaket plataformaren bidez inportatzeko?

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fakturazio elektronikoko Zerbitzuak facturae formatua baino ezin dezake erabili, haren 3.2 bertsioan eta hurrengoetan. Ez da onartzen beste formaturik: PDF, Edifact eta abar. Facturae formatuak dituen eremuen egiturari eta esanahiari buruzko informazioa web ofizial honetan dago: http://www.facturae.es.

Zer egin behar dut jaulkitako faktura batean akatsen bat hautematen badut? Alda al dezaket akatsa zuzentzeko?

Dagoeneko jaulki den faktura bat aldatu beharra baldin badago, lehenik eta behin Administraziorengana zuzendu behar da atzera bota dezan. Ondoren “Fakturen kudeaketa – Sinatutako fakturen kudeaketa – Kobratu beharreko faktura” delakora jo eta orriaren behe-aldean azaltzen den “zuzendu” botoia sakatu; faktura “edizio” egoerara pasatzen da eta hori da aldatu ahal izango den gunea. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko e-fakturazioko plataforman jaulkitako faktura zuzentzaileak "osoak" dira, zuzendutako fakturak bere osotasunean ordezten dituzten heinean; zenbateko negatibodun fakturak “ordainketa zuzentzaile” fakturatzat jotzen dira.

Fakturak kargatu nahi ditut nire fakturazio-programatik web-moduluko "Fakturak inportatzea" aukeraren bidez. Zer formatutan karga ditzaket?

Indarreko araudiak faktura elektronikorako onartutako formatua "facturae" da. Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fakturazio elektronikoko Zerbitzuak formatu hori baino ez du onartzen 3.2 eta 3.2.1 bertsioetan. Formatu horri buruzko informazio ofiziala atari honetan dago: http://www.facturae.es

Faktura elektronikoa bidali dut, eta haren hartzaile den kudeaketa-organoak ez dela iritsi esaten dit.

Faktura automatikoki igorri bada (ERP integratua, konektorea edo neurrirako integrazioa web-zerbitzuen bidez), "Kudeaketa-organoaren kodea" adierazi ez izana da arrazoi nagusia. Kasu horretan, faktura ez dela onartu egiaztatu ahal izango duzu.

Faktura oraindik "Zirriborroa" fasean egotea da beste aukera bat. Orduan, aukeratu faktura eta sakatu "Jaulki" botoia.

Ba al dago fakturak nire fakturazio-programatik automatikoki bidaltzeko aukerarik?

Zure fakturazio-programa integratutako ERPen zerrendan badago, harremanetan jar zaitezke ERParen hornitzailearekin, konexio automatikoa gaitzeko moduari buruzko informazioa eskatzeko.

Zure programa ez badago zerrenda horretan, baina facturae formatua sortzen badu fitxategiak direktorio jakin batean iraultzeko aukerarekin, konexio generikoa egiteko "Konektorea" izeneko aplikazioa erabil dezakezu, automatikoki bidaltzeko aukera emango baitizu.

Erabilera- eta laguntza-jarraibideetan dituzu integratutako ERPen zerrenda eta konektore generikoaren deskarga eta gidaliburua.

Nola lor dezaket nire ziurtagiriaren zati publikoa, fakturazio elektronikoko zerbitzuko web-zerbitzuak erabiltzeko formularioari eransteko (2. urratsa)?

Erabiltzen duzun nabigatzailearen araberakoa da. Ondoren, zati publiko hori ohiko nabigatzaileetan nola lortu azalduko dizugu: (Beti ziurtagiria instalatuta dagoela)

• IE: Tresnak ikonoan sakatu (goiko aldeko eskuineko aldean) eta aukeratu ‘Internet aukerak’. Agertuko den leihoan, sakatu ‘Edukia’ fitxako ‘Ziurtagiriak’ botoia. Aukeratu agertuko den zerrendako ziurtagiria, eta sakatu ‘Exportar’. Esportazio-formularioan, sakatu ‘Hurrengoa’, ‘No exportar la clave privada’ / ‘Hurrengoa’, ‘DER binario codificado X.509 (.CER)’ / ‘Hurrengoa’, aukeratu non gorde nahi duzun fitxategia / ‘Hurrengoa’, eta sakatu ‘Amaitu’.

• Mozilla Firefox: ‘Ireki menua’ ikonoan sakatu (goiko aldeko eskuineko aldean) eta aukeratu ‘Aukerak’. Zabalduko den leihoan, ‘Aurreratua’ fitxako ‘Ziurtagiriak’ aukerako ‘Ikusi ziurtagiriak’ botoia sakatu . Egin bi aldiz klik zerrendako ziurtagirian. Sakatu ‘Xehetasunak…’ fitxako ‘Esportatu...’ botoia. Aukeratu non gorde nahi duzun fitxategia eta sakatu ‘Gorde’ botoia.

• Google Chrome: Sakatu ‘Personaliza y controla Google Chrome’ (goiko aldeko eskuineko aldean) eta aukeratu ‘Configuración’ aukera. Zabalduko den leihoan, sartu ‘certificado’ hitza goiko eskuin aldean dagoen ‘Buscar ajustes’ bilaketa-laukian. Sakatu ‘Administrar certificados…’ botoia. Aukeratu agertuko den zerrendako ziurtagiria, eta sakatu ‘Exportar’. Esportazio-formularioan, sakatu ‘Hurrengoa’, ‘No exportar la clave privada’ / ‘Hurrengoa’, ‘DER binario codificado X.509 (.CER)’ / ‘Hurrengoa’, aukeratu non gorde nahi duzun fitxategia / ‘Hurrengoa’, eta sakatu ‘Amaitu’.

Ziurtagiriaren zati publikoa lortzeko moduari buruzko jarraibide zehatzak Web-zerbitzuen eskuliburuan (Servicios Web SSPP2), erabiltzailearen eskuliburuak dauden atariko orrialdean, aurkituko dituzu.

Euskadi, auzolana