Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Errenta pertsonalaren urteko hazkunde-tasa metatua azken aldian (%). Gizonak
ARDATZA:Ekonomia / Lehiakortasuna
ALORRA:Biztanleriaren ekonomia baliabideak
DEFINIZIOA:
Gizonen errenta pertsonalaren urteko hazkunde-tasa metatua azken aldian.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
%
INFORMAZIO ITURRIAK:

Pertsonen eta familien errentei buruzko estatistika, Eustat

KALKULU MAIZTASUNA:
Urtero
AZKEN DATUAREN URTEA:
2019
OHARRAK:

18 urteko edo hortik gorako pertsonen lan-errentak, ekonomi jardueren, transferentzien edo gizarte-prestazioen ondoriozko errentak, eta higigarriaren eta higiezinaren kapitalaren errentak gehitzean ateratzen dena da "errenta pertsonala".

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen zentsu-aldagaiei lotutako datu fiskalak modu homogeneoan ustiatuz, modalitate eta errenta iturrien arabera, ateratzen dira pertsonen eta familien errentaren estatistikako datuak.

Beraz, foru aldundien partaidetza duen zentsu-estatistika da. Berari esker, norberaren eta familiaren aberastasunaren banaketa ezagutu daiteke. Aintzat hartu den biztanleria 18 urtetik gorako EAEko biztanleak dira.

Funtsean, Errenta Pertsonalaren eta Famili Errentaren Estatistikarako informazioa lortzeko modua ez da ohiko "bilketa zuzena", lehendik dagoen informazioaren ustiapena baino. Zenbait iturritatik ateratako informazioak konbinatu egiten dira: administrazio-erregistroetatik datozenak (adibidez, PFEZi buruzko zerga-erregistroa) eta erregistro edo fitxategi estatistikoetatik datozenak (Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika eta Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsua). Udalerriko errenta pertsonalaren datuen periodikotasuna ez da erregularra. Periodikotasunak: 2003-2006, 2006-2009 eta 2009-2011

Euskadi, auzolana