Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ekonomia eta Ogasun Saila

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Hasiera

Eskaeraren emaitza:

Fitxa metodologikoa

ADIERAZLEA:Etxebizitzen eraikinak, bi solairu edo gehiagokoak eta igogailurik gabekoak (%)
ARDATZA:Kohesio soziala / Bizi kalitatea
ALORRA:Urbanismoa
DEFINIZIOA:
Bi solairu edo gehiago dituzten igogailurik gabeko etxebizitzen eraikinen ehunekoa.
KALKULU MEOTODOLOGIA:
formula
NEURRI UNITATEA:
%
INFORMAZIO ITURRIAK:

Biztanleria eta Etxebizitza Zentsua, Eustat.

KALKULU MAIZTASUNA:
Bost urtetik behin
AZKEN DATUAREN URTEA:
2001
OHARRAK:

Adierazle hau kalkulatzeko Eustateko Biztanleria eta Etxebizitzen Erroldan lortutako emaitzak hartzen dira oinarritzat.

Etxebizitzen eraikina da, etxebizitza izateko sortu den eraikin finko oro, banatuta eta independenteki eraikia, hau da,hutsune gehienak pertsonak bizitzeko sortuak dituzten eraikinak.

Etxebizitza, berriz, egituraren ikuspuntutik bananduta eta independenteki eginda dagoen esparrua, eta, eraiki, berreraiki, eraldatu edo egokitu den moduagatik, pertsonak bizitzeko pentsatuta dagoena, eta ez beste erabilera batzuetarako. Etxebizitza dira, halaber, pertsonak taldean bizitzeko lekuak eta establezimenduak.

Euskadi, auzolana